Euskal Herriko emakumeen mundu martxa

Ver el tema anterior Ver el tema siguiente Ir abajo

Euskal Herriko emakumeen mundu martxa

Mensaje  Sertutxa el Mar Mar 09, 2010 9:49 pm

Hasi da emakumeen martxa



Emakumeen Mundu Martxak Iruñean hasi du Euskal Herrian egingo duen bidea; aste osoko planaren lehen urratsa izan da

Emakumeen eskubideak aldarrikatu zituzten atzo, Euskal Herriko hiri eta herrietan, eta Emakumeen Mundu Martxarekin bat egin zuten milaka lagunek. Nazioarte osoko egitasmo hori atzo hasi zen, eta martxoaren 18a bitartean ekimen ugari egingo ditu mundu osoan. Euskal Herrian ere izango du bere ibilbidea datorren larunbata bitartean, eta, atzo, hasiera ofiziala, Iruñean izan zuen. Gazteluko plazan akelarre gisako bat egin zuten, ekimena hasteko. Ezberdintasunak aldatzeko «borrokatzera» deitu zituzten emakumeak: «Zuek izan behar duzue justizia eta berdintasuna gidatuko duzuenak». Martxan jarraitzeko 2010 arrazoi dituztela zioen pankartaren atzean ibili zituzten Iruñeko karrikak. Mundu Martxa presente egon zen atzo ilunabarrean Euskal Herrian egin ziren gainerako manifestazioetan ere. Hiriburu bakoitzean, Emakumeen Mundu Martxarako aurten zehazturiko lau ildoetako batekin egin zuten bat manifestariek.

Baionan, esaterako, elikadura burujabetza izan zuten aldarri nagusi, horren faltak milaka emakumeren bizitza nekeagoa bihurtzen duela ohartaraziz. Herriko Etxearen aitzinean, hamarnaka emazte elkarretaratu ziren Zutik emazteak zioen banderolarekin. Lapurdin bertze hainbat ekimen ere egin ziren martxoaren 8aren karietara, Hendaian eta Hazparnen, esaterako.

Bilbon, berriz, lan prekarietateak, batez ere emakumeak erasaten dituela nabarmendu zuten. Prekarietateari aurre egiteko emakumeak martxan izan zen manifestazioko pankarta nagusiaren leloa. Feminismoa guztiz «beharrezkoa» dela nabarmendu zuten, oraindik ere eskubide asko lortzeko bidean daudela nabarmenduz. Moiua plazan, emakume torturatuen egoera irudikatu eta gaitzetsi zuten. Bengala moreei su emanez amaitu zuten mobilizazioa.

Gasteizko protestan, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak ez daudela bermatuta salatu zuten. Nora non zaude? eta Patriarkatuaren aurka zioten lelo artean egin zuten bidea, Gure gorputza gure erabakia zioen pankartaren atzean. Mobilizazioa Andra Mari Zuriaren plazan bukatu zuten, antzerki bat eginez, festa giroan.

19:30ean abiatu zen Donostiako manifestazioa, Bulebarretik. Emakumeen aurkako indarkeria egungo gizartean dagoen giza eskubideen urraketa larrienetakoa dela salatu zuten. Mobilizazioetan, oro har, ugariak izan ziren genero indarkeriaren ondorioz hildako emakumeak gogoratzeko oihuak.

Bilboko manifestazioa:

Iruñea:
avatar
Sertutxa

Mensajes : 24
Fecha de inscripción : 07/03/2010
Localización : Euskal Herria

http://www.sestaokogazteasanblada.org

Volver arriba Ir abajo

Ver el tema anterior Ver el tema siguiente Volver arriba

- Temas similares

 
Permisos de este foro:
No puedes responder a temas en este foro.